Jardunaldi teknikoa: eraikuntzako suteen egungo arazoak; kausak, saiakuntzak eta sute baten aurreko ebakuazio-estrategiak
COIICVek jardunaldi bat antolatu du, mahai-inguru formatuan, eraikinen fatxadetan sutea hedatzean sortzen diren arazoak aztertzeko. Eraikuntzan erabilitako materialak eta egindako saiakuntzak berrikusiko dira. Halaber, eztabaidagai izango da estatuko eta Europako arau-esparruaren bilakaera. Sutea zabaltzeko arriskua duten eraikinak ebaluatzeko eta haietan esku hartzeko eta jarduteko proposamenak ere aztertuko ditu aditu-taldeak.
Kausak, saiakuntzak eta sute baten aurreko ebakuazio-estrategiak
Gure lankide Xabier Olanok, TECNALIAko suteen aurkako segurtasuneko laborategiko arduradunak, beste aditu batzuekin batera hartuko du parte topaketa honetan:
- Eraikuntzan erabilitako materialak eta haiei egindako saiakuntzak
- Estatuko eta Europako arau-esparruaren bilakaera
- Sutea zabaltzeko arriskua duten eraikinak ebaluatzeko eta haietan esku hartzeko eta jarduteko proposamenak
Azalpena amaitzean, tarte bat egongo da adituen eta jardunaldira bertaratutakoen artean solastatzeko egiteko.