Agenda

Eraikuntzaren jasangarritasunaren ebaluazioa

Construcción sostenible

Eguna

2023ko martxoaren 15a

Lekua

Bilbo

Ordua

9:30 am - 12:00 pm

ZTBESeko eragileen lankidetza teknologikoari buruzko jardunaldia, eraikuntza-proiektuen jasangarritasunaren ebaluazio integrala egiteko

Jardunaldi hau Eraikunek antolatzen du, eta zenbait hitzaldi eta mahai-inguru bat izango ditu.

  • Administrazio Publikoak eta eraikuntzaren sektoreko profesional adituek ezagutza transferituko dute, eta lankidetza teknologikoko sareak sortuko dituzte, eraikuntza-obra eta -proiektuen jasangarritasunaren neurketa integralari lotuak.
  • ZTBESeko eragile garrantzitsuenei egindako elkarrizketen bidezko prospektiba-lanaren emaitzak eta ondorioak aurkeztuko dira. Hauek dira elkarrizketatutako eragileak: Euskal Administrazio Publikoko erakundeak eta sozietateak, sektoreko eragileak eta eraikuntza-industriaren ekosistema osatzen duten enpresak.

TECNALIAren parte-hartzea

Iñigo Vegas TECNALIAko Eraikuntza Produktuen zuzendariak «Erronkak, oztopoak eta aukerak eraikuntzaren industriaren jasangarritasunaren eremuan» izeneko mahai-inguruan hartuko du parte. Iñigok trazabilitate zirkularrerako teknologia digital aurreratuei buruz hitz egingo du:

  • Mineralei eta material lignozelulosikoei aplikatutako ikusmen artifizialeko teknologiak
  • Zibersegurtasun-teknologiak, hala nola bloke-kateak, identitate autokudeatua eta sistema kriptografikoak
  • Produktuen prestazioak eta hondar-balioak inferitzeko adimen artifiziala

B Accelerator Tower, BILBO

Hartu lekua!

Agenda

Ordua

Jarduera

Hizlaria

9:30 am - 10:00 am

Ongietorriko gosaria

10:00 am - 10:10 am

Inaugurazio instituzionala

Jon Ansoleaga Ugarte (Eraikune Euskadiko Eraikuntzaren Klusterreko zuzendari nagusia), Jordán Guardo Vázquez (Membership & Alliance Leader BAT)

10:10 am - 11:10 am

Hitzaldiak

Patricia Astorgano Rodera (Eraikuneko Circular Trace proiektuaren arduraduna), Aitor Sáez de Kortazar Jungitu (IHOBE Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoko Ekonomia Zirkularreko Saila), Nekane Arzallus Iturriza (Donostiako Udaleko Hirigintza Jasangarriko zinegotzia), Alejandro Santamaría Sillaurren (Proiektuen arduraduna eta VISESAko industrializazio-koordinatzailea), Diego Ruiz Amador (Ekometroko I+G zuzendaria eta UNEDeko irakaslea).

11:10 am - 12:00 pm

Profesionalen mahai-ingurua: Erronkak, oztopoak eta aukerak eraikuntzaren industriaren jasangarritasunaren eremuan

Moderatzailea: Nerea Castillo Gil de Gómez (Eraikuneko Ekonomia zirkularreko, deskarbonizazioko eta klima-aldaketa arintzeko aholkularia). Parte-hartzaileak: Iñigo Vegas Ramiro PhD doktorea (TECNALIAko Eraikuntza Produktuen zuzendaria), Alex Gárate Arrazola (Ingreen Innovacióneko zuzendaria), Rubén Fernandez Luna (Fhimasako Negozio eta Berrikuntza Garapeneko zuzendaria), Encarni Prieto Jiménez (Viuda de Sainzeko Kalitate eta Ingurumen arduraduna).