Agenda

Eraldaketa digitala 2022: osasunean eragina duen teknologia

Eguna

2022ko maiatzaren 18a

Lekua

Zabalgune eraikina, 11. Zabalgune plaza (Bilbo)

Ordua

10:00 am - 12:00 pm

Prezioa

Doan

Ezagutu zuzenean osasun-sektorean eragina duten soluzio teknologikoak, eta eguneratu etorkizuneko joerei buruzko informazioa

Eraldaketa digitala 2022: osasunean eragina duen teknologia foroaren lehen edizio presentziala izango da.

Osasun-sektorean eragina duten gaur egungo eta etorkizuneko soluzio teknologikoen adibideak ezagutuko ditugu.

2022ko Eraldaketa Digitaleko I. Foroaren egitura

Foroak bi zati izango ditu:

  • Lehen zatian, ibilbide bat partekatuko da; gaur egungo agertokitik eta osasunari aplikatutako teknologiaren berehalako erronketatik hasita, gizartean dagoeneko martxan dauden soluzioen adibideak erakutsiko dira, eta teknologiak, ondo aplikatuta, pertsonengan zer-nolako eragina izan dezakeen ikusi ahal izango da, lekukotza baten bidez.
  • Bigarren zatian, showroom bat egongo da, zeinean in situ ikusi, egiaztatu eta probatu ahal izango baita soluzio horiek nola funtzionatzen duten. Bertaratutakoek eta hizlari gonbidatuek networkingerako aukera izango dute gainera.

Joseba Laka, TECNALIAko arlo digitaleko zuzendaria, izango da foro honetara gonbidatutako hizlarietako bat. TECNALIAk osasun-sektorerako garatzen dituen soluzio digitalen berri emango du "Teknologia eta osasuna. Oraina eta etorkizuneko joerak” hitzaldian.

Zabalgune eraikina, 11. Zabalgune plaza (Bilbo)

Hartu lekua!

Agenda

Ordua

Jarduera

Hizlaria

9:45 am - 10:00 am

Harrera

10:00 am - 10:10 am

Ongietorria eta aurkezpena

10:10 am - 10:20 am

Teknologia eta osasuna. Oraina eta etorkizuneko joerak

Joseba Laka. TECNALIAko zuzendari digitala

10:20 am - 10:35 am

1. mahaia: Soluzioak eta aplikazioak. Moderatzailea: Ramón Ceravalls, Qidako Hedapen Nazionaleko zuzendaria.

Roman Vilares, Inbizi Healthcareren CEOa eta fundatzaileetako bat. Juantxu Martín, Gogoa Mobility Robots-eko bazkide fundatzailea eta CTOa. Xabier Hernando, AcceXibleko CTOa

10:35 am - 10:50 am

2. mahaia: Soluzioak eta aplikazioak. Moderatzailea: Juan Carlos Santamaría, InitHealth-eko (Init Taldea) komunikazio-zuzendaria.

Alberto Martínez, 3DLAN elkarteko presidentea. Sara Recalde, Legit Health-eko CMOa. Asier Albizu, Biolaneko zuzendari nagusia

10:50 am - 11:00 am

Teknologiak osasunean duen eraginaren adibide bat

Yolanda Garagorri, Fekoor-en erabiltzailea.

11:00 am - 12:00 pm

Showrooma + Networking kafea

12:00 pm -

Agurra