EnerTIC-en Tendencias 2023 foro honetan parte hartuko dugu: avanzando en la transformación digital y optimización de la energía (aurrerapausoak eraldaketa digitalean eta energiaren optimizazioan).
Digitalizazioa eta energia-efizientzia hobetzea giltzarri dira hirien, industriaren eta energia-sektorearen eraldaketan aurreratzen jarraitzeko, era horretan jasangarritasuna, lehiakortasuna eta ekonomia-hazkundea lortzeko. Eraldaketa horrek, hirien eta lurraldeen aurrerapen hori ahalbidetzeko, tresna eta soluzio teknologiko berritzaileak eskatzen ditu.
Foro horretan, energia-paradigma berriaren aurrean trantsizio-prozesuan aurrera egiten jarraitzeko, zenbait erakunde publiko zein pribatuk eta teknologiako zenbait adituek beren ikuspegia eta soluzioak azalduko dituzte. Honako gai hauek jorratuko dira, besteak beste: hiri zein lurraldeen eta administrazio publikoen esparruko mugikortasun jasangarria, IoT, AA edo 5G-ren moduko teknologia digitalen aplikazioa, energia-kontsumoen murrizketa eta baliabideen erabilera jasangarriago eta efizienteagoa.
Hiriak ekosistema adimendun eta karbono-eduki baxuko bihurtzen
- Patricia Molinak, TECNALIAko Hiri, Lurralde eta Ingurumeneko zuzendariak, mahai-inguru hau moderatuko du: "Hiriak ekosistema adimendun eta karbono-eduki baxuko bihurtzen: estrategia, berrikuntza eta teknologia".
- Saio horretan, hirietako digitalizazioari eta jasangarritasun energetikoari ekitean sortzen diren erronkak eta aukerak aztertuko dira, eta estrategia berritzaileak eta kasu arrakastatsuak azalduko dira.
- Besteak beste, honako gai hauek jorratuko dira: datu masiboen kudeaketa, eta energia aurrezteko eta garapen jasangarria lortzeko neurrien ezarpena.