Agenda

Eraldaketa digitala industrian: kasu errealak

Transformación digital en la industria con casos reales

Eguna

2022ko urriaren 25a

Lekua

Europa Kongresu Jauregia (Gasteiz)

Ordua

9:00 am - 4:30 pm

Prezioa

Doan

TECNALIAk industriako eraldaketa digitalari buruzko esperientzia partekatuko du, kasu errealak azalduz

Jardunaldi honen 1. edizioa arlo hauetako ezagutza teknologikoa trukatzeko foro bat izango da: digitalizazioa, elektrifikazioa, gauzen Internet eta adimen artifiziala. Helburua da enpresen berrikuntza eta digitalizazioa bultzatzea, lehiakortasuna handitzeko, eta, hala, garapen ekonomiko eta soziala sustatzeko.

BRTAri lotutako zentro teknologiko nagusien hitzaldiak izango dira jardunaldian. Garapenean eta eragiketetan eraldaketa digitalarekin eta 4.0 industriarekin lotutako kontzeptuak aplikatzen diren proiektu eta kasu errealak partekatuko ditugu.

  • Hauek dira proiektu horietan erabiltzen diren teknologietako batzuk: biki digitala, mantentze prediktiboa, birtual commissioning, adimen artifiziala, ordenagailu bidezko ikusmena eta simulazioan oinarritutako diseinu mekatronikoa.
  • Zenbait industria-sektoretan (automozioa, trena, makina-erreminta, berriztagarriak, etab.) ohikoak diren arazoak konpontzen dituzten aplikazio errealak ikusi ahal izango dituzte parte-hartzaileek.

TECNALIAren parte-hartzea

  • Model-Based Design duen ibilgailu elektriko astun baterako powertraina (motor elektronikoa eta dinamika) kontrolatzeko sistemaren garapenean duen esperientzia azalduko du Maider Larburu lankideak.
  • Industria-arloko eraldaketa digitalari buruzko jardunaldi hau BRTA Euskal Autonomia Erkidegoko Zientzia eta Teknologia Partzuergoak antolatu du, Mathworksekin batera, zeinak adituak baitira adimen artifizialeko ereduak diseinatzen.

Europa Kongresu Jauregia (Gasteiz)

Hartu lekua!