Agenda

Eraldaketa digitala: nola aprobetxatu teknologia hauen berrasmatze etengabea?

Eguna

2020ko ekainaren 25a

Lekua

WEBINAR

Ordua

-

Prezioa

Doan

TECNALIAn, gure ezagutza teknologikotik eta etorkizun-ikuspegitik abiatuta, lanean ari gara datozen urteetan enpresak eraldatuko dituzten joera nagusietan irtenbideak emateko.Gaur egun, dagoeneko baditugu eraldaketa digitalean erreferentzia diren kasuak. Testuinguru horretan, etorkizuneko joerak eta enpresa-esperientziak aurkeztuko dizkizugu, eremu horretan berrikuntza teknologikotik sortzen diren aukera eta erronka berriak erakusteko.

Enpresen, enpresen arteko balio-kateen eta, oro har, gizartearen eraldaketa digitalaren eraginez, enpresak —balio-katea produktu edo zerbitzu digitaletan oinarritzen dutenez— behartuak daude beren burua etengabe berrasmatzera, teknologia digitalen etengabeko bilakaeran oinarritzen diren aukerak aprobetxatzeko. Eraldaketa teknologiko horrek, halaber, langileak eta enpresa-kulturak eraldatzea behar du.

EDUKIA 

  • Webinarrean, eraldaketa digitalaren erronkez eta joerez hitz egingo dugu, eta enpresa garrantzitsuen esperientzien berri emango, hala nola hauena: IBERMÁTICA, SCHENIDER ELECTRIC eta BASF

NORK EMATEN DUEN 

  • Joseba Laka, TECNALIAko Eraldaketa Digitaleko arduraduna
  • Ramon Navarra-Mestre, BASFeko Agro Research Stations & R&D Digitalisation atalaren burua
  • Francisco Ramos, SCHNEIDER ELECTRICeko Berrikuntzako zuzendaria
  • Mikel Mabe, IBERMÁTICA DIGITALeko Bid&Proposals ataleko burua