Agenda

Erradiologo ez direnentzako web-mintegia: "Making Sense of Shadows"

Webinar para no radiólogos: "Making Sense of Shadows"

Eguna

2023ko abenduaren 18a

Lekua

Ordua

7:30 pm - 9:30 pm

Prezioa

Doan

Erradiologo ez direnentzako web-mintegia: "Making Sense of Shadows"

Abenduaren 11n doako web-mintegi bat egingo da, TRAINR4U proiektu europarraren barruan; haren partzuergoan parte hartzen du TECNALIAk.

  • Web-mintegia ultrasoinu-txostenak hobeto ulertu nahi dituzten eta erradiologo ez diren profesionalentzat diseinatuta dago berariaz.
  • "Making Sense of Shadows" web-mintegiak ikuspegi praktikoa eskaintzen du jerga erradiologiko konplexuaren mende egon gabe aurkikuntza ekografikoak interpretatzeko.

Nola interpretatu aurkikuntza ekografikoak modu errazean

Txosten ekografikoek, maiz, erradiologo ez direnentzat etsigarriak izan daitezkeen itzal eta termino ugari erabiltzen dituzte. Web-mintegiak helburu du itzal horietan argi egitea, eta ideiak eta orientazioa eskaintzea aurkikuntza ekografikoak modu errazean interpretatzeko.

  • Zenbait kasu eta adibide praktikoren bidez, bertaratuek argiago ulertuko dute nola identifikatu eta ulertu abdomeneko organoei buruzko emaitza ekografikoak.
  • Paul Tansey doktoreak (Trinity College, Dublin) emango du saioa, eta bertan abdomeneko organo bakoitzari lotutako patologia ohikoenetan sakonduko da, eta irudi ekografikoen analisi sakona eta ikusizko irudikapena eskainiko dira.

Nori zuzentzen zaio?

  • Abdomeneko ekografiaren interpretazioan eta patologian sakondu nahi duten medikuntzako profesionalei.
  • Irudi ekografikoak eraginkortasunez ulertu eta interpretatu nahi duten eta erradiologo ez diren profesionalei.

Online

Hartu lekua!