Energia-sektoreko langileek gero eta jakintza eta prestakuntza handiagoa behar dute landa-lanean jarduteko edo ingurune zailetan sor daitezkeen arazoei erantzuteko. Gainera, gero eta datu gehiago erabiltzen dituzte denbora errealean sektore horretako azpiegiturek eta neurketa-sistemek.
Kasu askotan, alorreko aditu mailako jakintza enpresako pertsona/puntu jakin batzuetan biltzen da, eta ez dago parte hartu behar duten aktibo guztientzat eskuragarri edo lortzeko moduan.
Webinar honetan arazo hori konpontzeko teknologia batzuk ikusiko ditugu, errealitate areagotu/birtual/mistokoak. Askotariko aukerak eskaintzen dituzte horri aurre egiteko: datuen interpretazio argi eta erraza, langileentzako urruneko laguntza, murgilketazko eta intuiziozko prestakuntza, ingurune-simulazioa, hands free gisako landa-lanak eta urratsez urrats gidatzeko sistemak, besteak beste.
EDUKIA
- Errealitate areagotu/birtual/mistoko teknologien definizioa.
- Teknologiak hedatzeko behar den ekipamenduaren deskribapen laburra.
- Energiaren sektorean aplikatutako erabilera-kasuen aurkezpena.
NORENTZAT DEN
- Aurkeztutako teknologietan eta haien aplikagarritasunean interesa duten energia-sektoreko enpresak.
- Errealitate areagotuko eta/edo errealitate birtualeko teknologiekin lotutako ikerketa-taldeak.
NORK EMATEN DUEN
- Igor Quintela – errealitate areagotuko eta birtualeko ikertzailea.