Agenda

Espainiako Metrologiako 7. Kongresua Ávilan

ciberseguridad en los contadores eléctricos

Eguna

2022ko irailaren 27a - 2022ko irailaren 29a

Lekua

Ávila

Ordua

-

Metrologia digitalizazioaren eta jasangarritasunaren aroan

Metrologiako kongresu nazionalaren zazpigarren edizioak “Metrologia digitalizazioaren eta jasangarritasunaren aroan” du izenburua.

CEMek (Espainiako Metrologia Zentroa) antolatzen du kongresua, eta lau urtetik behin egiten da: aukera bikaina da neurketa-tekniketan, teknologia berriak metrologian txertatzeko azken garapenetan eta gaur egun indarrean dauden edo garatzen ari diren araudi metrologikoetan eguneratzeko.

TECNALIAren parte-hartzea

Marta Castro Digital Lab Services-eko zuzendariak eta Libertad Moro TECNALIAko Digital Lab Services-eko datu eta protokoloen ikertzaileak hitzaldi hau emango dute kongresuan: "Nola bermatu zibersegurtasuna kontagailu elektriko adimendunetan".

  • Fabrikatzaileen soluzioen zibersegurtasuna eta interoperabilitatea funtsezkoak dira AMI sistemen hedapen eta funtzionamendu egokirako; beraz, lehentasunezkoa da jada zabalduta dauden ekipoen kalitatea bermatuko duen metodologia bat definitzeak.
  • Metodologia horren abiapuntua betebeharrak behar bezala definitzea da, eta produktuen azken ziurtagiria lortzeraino iristen da.

Ávila

Hartu lekua!