Materialen gainazalak eta haietan jalkitako estaldurak lagungarriak dira gure inguruko objektuen portaera hein handi batean definitzeko. Gainazalen ingeniaritza, diziplina orokor gisa hartua, gainazalak ikertzeaz eta itxuraldatzeaz arduratzen da, haien propietateak aldatzeko eta berriak sortzeko, eta, hala, aplikazio eta osagai berriak lortzeko.
EDUKIA
- Abiadura handiko prozesuak ezagutuko ditugu; izan ere, gas-fluxu supersonikoak erabiltzen dira halakoetan, partikulak azeleratzeko eta abiadura bizian proiektatzeko, ekarpen termiko neurriko bat eginez. Hala lortzen diren geruzek ezaugarri bikainak dituzte —dentsitate, kohesio eta itsasgarritasunari dagokienez—, eta, ondorioz, propietate funtzional aipagarriak eta kalitate handikoak.
- Industrian erreferentzia diren hainbat teknika aurkeztuko ditugu: HVOF, HVAF, D-Gun eta Cold Spray.
- TECNALIAn garatutako teknologiak erakutsiko ditugu, hala nola HFPD detonazioa eta HVOAF.
NORK EMATEN DUEN
Iñaki Fagoaga – Proiekzio termikoko prozesu-ingeniaritzaren taldeko ikertzailea (estaldurak eta aplikazioak).
NORENTZAT DEN
- Bai negozioaren ikuspegitik, bai teknologiaren ikuspegitik estaldurak proiekzio termikoz garatzean eta aplikatzean interesa duten guztiak.