2030ean, 20 milioi baino gehiago izango dira 60 urtetik gorako herritarrak. Beraz, enpleguaren sorreraz eta hazkunde ekonomikoaz gain, beste erronka bat ere badu gure gizarteak: zahartze aktibo eta osasuntsua eta gizarte- eta osasun-arreta.
ICT4SILVER europar ekimenak antolatutako ekitaldi honen xede nagusia hau da: aztertzea nolakoa izan den SUDOE eremuko nazioz haraindiko merkatuetan produktuak eta zerbitzuak garatzen dituzten tokiko enpresen esperientzia.
§ Proba pilotuak egiteko metodologia bat aplikatuta eta partzuergoaren laguntza jasota, ETE-ek lortu dute beren teknologiak ingurune errealetan eta living labetan probatzea.
§ Ekitaldira etortzen direnek informazioa jasoko dute proba pilotuen hedapenean erabilitako metodologiaz eta proiektuko taldeak emandako laguntzaz, eta zer hobekuntza egin behar diren azaltzeko aukera izango dute.
ICT4SILVERen finantzatzaileak: INTERREG SUDOE Europako Lankidetza Programa, GAIA-Cluster TEIC, Home Care Lab (Servicios Sociales Integrados SSI Taldeko I+Gko unitatea) eta TECNALIA teknologia-zentroa.