Udalerri berde eta osasungarriei buruz hitz egingo dugu Etorkizuneko Hirien Biltzarrean
Eztabaida-foro honetan, jasangarritasunean, berrikuntzan, mugikortasunean, ekonomian eta gobernantzan hiriek dituzten aukerei eta erronkei buruz hausnartuko dugu.
Era berean, El Correok antolatutako biltzar hau erakundeetako ordezkarien, gobernuz kanpoko erakundeen, industriaren eta hezkuntzaren topagunea da, besteak beste, beren esperientzia eta ideiak partekatzeko.
Udalerri berde eta osasungarriak
- Efrén Feliuk, TECNALIAko klima-aldaketara egokitzeko arduradunak, “Udalerri berdeak eta osasungarriak” saioan parte hartuko du.
TECNALIAk hiriei beren erronkak konpontzen eta inpaktu handiko teknologia aurreratuak aplikatuz hiri adimendunaren eredura hurbiltzen laguntzen die. Gainera, pertsonak ardatz dituen hiri-eredu bat defendatzen dugu, 2030erako Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat etorririk.