Zer berri lehengaien sektorean? Zatoz merkatuan eragina duten gaur egungo ikerketak ikustera.
Helburua
Jardunaldi honetan, ordezkapeneko eta birziklapeneko lehengaien alorreko ikerketa-proiektuetan eta doktore-tesietan garatutako soluzioak aurkeztuko dira.
Norentzat
BREAKIT proiektuak lehengaien sektoreko aurrerapenetan interesa dutenentzat antolatu du jardunaldia.
Egitaraua
Ordua | Deskribapena |
---|---|
11:15 | Ongietorria |
11:30-12-30 | Ikertzaileek 15 soluzio aurkeztuko dituzte pitch formatuan. Aurkezpenean, zure iritzia eta aholku teknikoak zein negozio-aholkuak eman ahal izango dituzu. Hizlariak ikertzaile industrialak eta doktoregaiak dira, Italiako, Greziako, Finlandiako eta Espainiako industriakoak eta zentro teknologikoetakoak. Jardunaldia ingelesez izango da. |
12:30-13-30 | Pitchen ondoren, hizlariekin hitz egiteko aukera izango da, eta, proiektu-posterren galerian, informazio gehiago lortzekoa.Jardunaldia aukera paregabea da bertaratzen direnek lehengaien sektorean ikertzeko sinergiak bilatu eta harreman berriak sor ditzaten. |
13:30-14:30 | Bazkaria |