Agenda

“ETORRI ETA UKITU”, kultura- eta sorkuntza-industrientzat ate irekien eguna

Eguna

2017ko irailaren 28a

Lekua

Arabako Teknologia Parkea, Albert Einstein kalea 28. Miñano

Ordua

-

Prezioa

Doan

Kultura- eta sorkuntza-industrientzat ate irekien egunaren helburua da hainbat teknologiatan ditugun gaitasunak ezagut ditzatela sektore horretako balio-katearen digitalizazioan aplikatu ahal izateko eta produktu eta zerbitzu berritzaileak sortzen lagun diezaieten.

Horretarako, ate irekien bi egun antolatu ditugu, eta haietan zehatzago ezagutu ahalko dira errealitate areagotuaren eta errealitate birtualaren ingurukoak eta beste hainbat teknologiatakoak, eduki digital edo datuen analisira bideratuak, besteak beste.

Bisitaldi hau bereziki interesgarria izango da Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak laster egingo duen diru-laguntzen deialdia dela eta, haren helburuen artean, “Berrikuntza eta transferentzia teknologikoa” atalean aipatzen baita teknologia-zentroekin (Vicomtech eta Tecnalia) lan egitea prototipo azkarreko edo esperimentaziozko mikroproiektuak sortzeko.

Horrelako diru-laguntzak jaso nahi dituzten enpresek proiektuak aurkeztu behar dituzte, balorazio-batzorde batek balioetsi ondoren zentro horietakoren batek landu ditzan Eusko Jaurlaritzak ordainduta.

Irailaren 22tik urriaren 20ra bitartean bidal daitezke ideiak postontzi on-linera, eta ontzat ematen diren proposamenak 2017ko azaroan eta abenduan pilotu baten zertuko dira.