Agenda

Eurelectric Power Summit EBko energia-ekosistema: Eurelectric Power Summit

Eguna

2019ko maiatzaren 20a - 2019ko maiatzaren 21a

Lekua

Florentzia, Italia

Ordua

-

Prezioa

Doan

Lehen mailako 40 hizlari eta energian aitzindari diren 300 enpresa baino gehiago elkartuko dira Eurelectric Power SummitEBko energia-ekosistemaren foroan; han izango dira Europako energia-egoeraren eraldaketaren aitzindariak ere.

Digitalizazioak eta deszentralizazioak sustatutako teknologia berriak aprobetxatzen dituzten negozio-eredu berriak aztertuko ditugu bi egunez, bezeroari eta zerbitzuari begira betiere.

Edizio honetan, produktuen garapenari, baliozkotzeari, ziurtapenari eta konpainia elektrikoentzako aholkularitza teknikoari buruzko azken berrikuntzak erakutsiko ditugu: 

  • Elektrizitate-sarearen kudeaketa eta eragiketa
  • Sare elektriko adimendunen mantentze-lan prediktiboa
  • Energia-metaketa
  • Errealitate areagotua
  • Energia-sistema aurreratuen arkitektura

Zatoz Eurelectric Power Summitera 

  • Jakin nahi duzu nola ziurtatu hedapen arrakastatsua kontagailu adimendunak erabiliz?
  • Zibersegurtasuneko politikak hedatzeko erabakirik onenak hartu nahi dituzu?
  • Ekipoen balio-bizitza luzatu nahi duzu 15-20 urtera?
  • Badakizu nola aztertu behar dituzun sarean bildutako datuak erabaki egokienak hartzeko?
  • Blockchain edo bloke-kateak erabili nahi dituzu?