Agenda

European Health Catapult Medtech lehiaketaren finalaurrekoa

Eguna

2019ko urriaren 2a

Lekua

Eureka Zientzia Museoa - Donostia (Espainia)

Ordua

-

Prezioa

Doan

European Health Catapult Medtech lehiaketaren anfitrioi izanik, EIT Health erakundeak sustatutako ekitaldi honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Osasunaren alorreko Europako startup onenak sustatzeko egiten da.

Finalaurreko saioan, 14 startup finalistek beren proiektuak azalduko dituzte epaimahai baten aurrean. Epaileak ekintzailetzan eta inbertsioetan adituak izango dira.

Aurkezpenak entzundakoan, epaimahaiak zazpi enpresa onenak hautatuko ditu, finalerako. Finala Parisen egingo da, EIT Health Summit 2019 gailurrean, eta 40.000 €-ra arteko sariak jasotzeko aukera izango dute.

Medtech kategoriako finalaurrekoarekin batera, European Health Catapulteko kategoria hauetako finalaurrekoak egingo dira: 

Norentzat 

  • Inbertitzaileak, korporazioak eta osasunarekin lotutako erakundeak
  • Gailu medikoen arloko erakundeetako ordezkariak 

Informazio gehiago eta izen-ematea