Agenda

European Robotics Forum 2022: Robotika eta adimen artifiziala

Eguna

2022ko ekainaren 28a - 2022ko ekainaren 30a

Lekua

Rotterdam

Ordua

8:30 am - 4:00 pm

European Robotics Forum robotikaren eta adimen artifizialaren komunitaterako erreferentziazko ekitaldia da Europan

Hiru egun iraungo du topaketak, eta lau osoko bilkura egingo dira. Industria-arloan ospe handia duten nazioarteko hizlariak izango ditugu. Jasangarritasunaren, klima-aldaketaren eta robotikaren, sare autojasangarrien, gizarte-ongizatearen eta beste ingurumen-alderdi batzuen inguruko ikuspegia emango dute.

ERF2022ren helburua da bazkideei diziplinarteko plataforma bat eskaintzea, eta, lantegi interaktiboen programa baten bidez, Europako merkatuetako azken garapenak eta berrikuntzak aurkeztu eta eztabaidatzea, eta orobat robotikaren arloko etorkizuneko garapenak, estrategiak, erronkak eta taktikak.

TECNALIAren parte-hartzea ERF2022n

Ekainaren 29an, DIH-HEROk antolatu eta TECNALIAk gidatutako tailer bat egingo dugu. Michael Obach ikertzaile seniorrak eta Thierry Keller TECNALIAko Neuroingeniaritzako zuzendariak zuzenduko dute tailerra.

Osasuna zaintzeko robotikaren arloko enpresek gero eta arau eta estandar gehiago bete behar dituzte.

  • Tailer honetan, softwarea garatzeko jardunbide egokiei eta sistemen interoperabilitateari buruz enpresek dituzten iritziak eta esperientziak partekatu eta eztabaidatuko dira, sektore honetan aplika daitezkeen estandarrak barne.
  • Tailer honetako ondorioak funtsezkoak dira osasunerako robotika-estandarrak hautatzen lagunduko duten adostasun-tresnak garatzeko baldintzak zehazteko.
  • Era berean, ziurtapen-prozesurako softwarea garatzeko jardunbide onak azalduko dira.

Osasunerako robotikaren sektoreko enpresetako hizlariak izango dira tailerrean, nazioartean ospea dutenak, hala nola Zbigniew Nawrat, Kirurgia Kardiakoaren Garapenerako Fundazioko zuzendari kreatiboa, eta Egil Utheim, Halodi Roboticseko osasuneko eta etxeko arretako lehendakariordea.

Rotterdam Ahoy Convention Centre

Hartu lekua!