Urriaren 2tik 6ra egingo da Bartzelonan “Gainazalen Tratamenduen Nazioarteko Topaketa” - EUROSURFAS ekitaldia.
Azaleretako ingeniaritzan 30 urte egiten dituela eta, TECNALIAk industriaren beharrizanei erantzuteko dituen soluzio teknologikoak erakutsiko ditu; horien artean, korrosioaren aurkako babesa, funtzionaltasun estetikoa, itsaspenezko eta urradurazko higadurarekiko erresistentzia, tasun optikoak edo elektrikoak dituzten azalerak, azaleren funtzionalizatzea (adibidez, azalera hidrofobikoak) eta estaldura biozidak.
Networkingeko jarduketen esparruan, gure aurrerapen berrienetako batzuk aurkeztuko ditugu; esaterako, estaldura hibrido babesle bat (IRUCOAT), estaldura antiislatzaile bat (ARGICOAT), edo magnesio-aleazioak korrosiotik babesten dituen konbertsio-geruza bat (MAGNOLYA). Halaber erakutsiko dugu dugu zer baliabide ditugun REACH araudia betetzea ahalbidetzeko, batez ere sektore aeroespazialean.
Gai horietaz ez ezik, hitz egin dezakegu hainbat aplikaziotarako materialik egokienak aukeratzeko eraz, gainazalen estaldurak eta tratamenduak lantzeko eta optimizatzeko prozesuei buruz, gainazalen tasunen karakterizazioaren inguruan, edo hainbat estaldura diseinatu eta eskalatzeaz eta gainazalak eraldatzeko teknikez.