"Euskadi: adimenduna, osasungarria eta adinekoentzat adeitsua" ekitaldia egingo dugu.
"Euskadi: adimenduna, osasungarria eta adinekoentzat adeitsua" jardunaldia Europako SIRENE ekimenaren barruan dago.
Proiektuaren helburu nagusia da Europan SHAFE (Smart Healthy Age-Friendly Environments) aplikatzeko komunitatean oinarritutako zerbitzu ekologiko jasangarriak ematen dituzten gizarte-berrikuntzako ekosistemen hazkundea laguntzea, inbertsiorako esparru bideragarri bat emanez. Horrela, bizi-kalitate ona lortzeko soluzio adimendunak, etxebizitzaren sektorea eta IKTak uztartzen dituztenak, modu orokorrean ezartzea sustatzen du.
Ekitaldiaren helburua
- Testuinguru horretan, proiektuan garatzen ari den gizarte-berrikuntzaren esparruari buruzko iritziak trukatu nahi ditugu, eta hainbat herrialdetako ekitaldien bidez inspiratu nahi dugu.
- Ekimenaren partaide garen aldetik, helburu hauekin sustatzen dugu jardunaldia: EAEko esperientziak tokiko, eskualdeko eta herrialdeko esparruetan partekatzea, eta EAEko ekosistemako eragileei kontsulta egitea SIRENEn garatutako gizarte-berrikuntzaren esparruari buruz.
Ondo zahartzeko ingurune adimendunak
**SIRENE proiektuak Europar Batasunaren ikerketa eta berrikuntzako Horizon Europe programaren finantzaketa jaso du, 101096077 zenbakiko dirulaguntzaren bidez.