KUKA Iberiak robotika industrialean eskarmentu eta eta ezagutza tekniko handia duten adituen eta bazkideen sare bat bilduko du. Ekitaldi honetan, hainbat segmentutarako soluzioak eta aplikazioak aurkeztuko dituzte: elikadura, elektronika, metala, plastikoa, farmazia, osasuna, merkataritza elektronikoa, hezkuntza, automobila, etab.
HITZALDIAK
TECNALIAk bi hitzaldirekin hartuko du parte “gure industriaren giltzarrietarako bidaia digital” honetan:
- Hilaren 11n, 11:00etan: “Eraikuntzaren industria eraldatzea 3D inprimaketaren bidez: aurrerapenak eta etorkizuneko erronkak” hitzaldia, Amaia Aramburu Ibarlucearena.
- Hilaren 12an, 13:00etan: “Robot kirurgikoa merkaturatzearekin lotutako erronkak” hitzaldia. Gure aditu Joseph McIntyre, Miguel Prada eta Leire Martínezek azalduko dute zer erronka tekniko eta komertzial izango dituen inbasiorik txikieneko kirurgia baterako robot kirurgiko bat garatzeak eta merkaturatzeak.
IZENA EMATEKO