Suarekiko erresistentziaren saiakuntzak eta sistema beiratuetarako duten aplikazio-eremua hobeto ulertzen lagunduko dizu webinar honek.
ASEFAVEk, TECNALIArekin lankidetzan, "EXAP (Extended Aplication) arauen erabilera" webinarra antolatu du, sistema beiratuen suarekiko erresistentziaren saiakuntzen emaitza zabaltzeko.
- Trenkada eta ate beiratuak askotariko tamaina, lodiera, finkatze-mota edo euskarritan hornitzen dira obretan. Praktikan, ezinezkoa da produktu-familia bakoitzean dauden konfigurazio edo konbinazio guztien saiakuntzak egitea, nahiz eta aldaera horiek eragin nabarmena izan dezaketen suarekiko erresistentziaren saiakuntzaren emaitzan.
- Bestalde, badira zenbait muga tekniko, laginaren tamainari eta diseinuari dagokienez, suarekiko erresistentziaren saiakuntza normalizatuak egiteko.
- Eskuarki, suarekiko erresistentziaren saiakuntza baten emaitza saiakuntzan erabilitako konfigurazioari aplika dakioke, eta, era berean, zuzeneko aplikazio-eremu bat du, baina, saiakuntza-plan egoki bat eta hedatze-arauak (EXAP) erabiliz, badago aukera saiakuntzaren zuzeneko aplikazio-eremua zabaltzeko.
Hizlaria
- Maitane Otaño Aramendi: suteen aurkako segurtasunaren laborategia / TECNALIA