Agenda

Expoquimia 2023: Kimikaren Nazioarteko Topaketa

Hidrógeno

Eguna

2023ko maiatzaren 30a - 2023ko ekainaren 2a

Lekua

Recinto Gran Via, Pabellón3, Av. Joan Carles I 64, 08908 L’Hospitalet de Llobregat, Bartzelona

Ordua

9:30 am - 6:30 pm

Expoquimiak eta TECNALIAk “Hydrogen Day” antolatu dute elkarrekin, Kimikaren Nazioarteko Topaketaren esparruan.

“Industria, gizartea eta jasangarritasuna lotzen” lelopean, Expoquimiaren 20. edizioan industria kimikoaren lagin zabal bat izango da. Sektore hori funtsezkoa da gizartearen garapen ekonomikorako eta ongizaterako.

Equiplastekin batera egingo da Expoquimia, eta 530 enpresatik gora bilduko dira topaketan; hala, 900 markatik gora ordezkatuko dira erakusketan, azken nobedadeen eta berrikuntzen berri emateko. Ekitaldiak lau ardatz estrategiko izango ditu: hidrogenoa, ekonomia zirkularra, digitalizazioa eta teknologiaren transferentzia.

Hydrogen Day: maiatzak 30

Edizio honetan, Expoquimiak, Bartzelonako Firako Kimikaren Nazioarteko Topaketak, eta TECNALIAk elkarrekin antolatu dute “Hydrogen Day”. Maiatzaren 30ean izango da jardunaldia, industrian hidrogenoa erabiltzeak dakartzan erronkak eta aukerak aztertzeko.

Arlo horretako zenbait adituk aztertuko dute energia-iturri hori gero eta gehiago erabiltzearen ondorioz enpresek zer erronkari egin beharko dieten aurre, industrian bideragarria izan dadin. Enpresa aitzindari hauetako ordezkariek dagoeneko baieztatu dute parte hartuko dutela: Iberdrola, Repsol, Nortegas, Sener, Carburos Metálicos, Enagás, H2Site, Team, Indox, Sarralle, Jolt eta Port de Barcelona, besteak beste.

“Hidrogen Day” jardunaldian osoko bilkura bat eta lau mahai-inguru izango dira, gai hauek aztertzeko:

  • Hidrogenoa sortzea
  • Banaketa eta biltegiratzea
  • Erabilera industrialak
  • Arlo horretan behar diren prestakuntza-planak.

Merkatuan dagoeneko badauden soluzioak ere azalduko dira, batez ere enpresa txiki eta ertainek energia-iturri berri hori modu ekonomikoki eskuragarri eta jasangarrian balia dezaten.

Eskatu gonbidapena

  • Doako gonbidapen bat eska diezagukezu harremanetarako botoiaren bidez.

BARTZELONAKO FIRA

Hartu lekua!

Agenda

Ordua

Jarduera

Hizlaria

10:00 am - 10:30 am

Sesión Inaugural Hydrogen Day

10:30 am - 11:30 am

Generación de Hidrógeno - Mesa redonda

Ekain Fernández (TECNALIA), Leyre Castro (Iberdrola), Elena Verdú (Repsol), Arturo Vilavella (Jolt), Nora Castañeda (Sener)

11:30 am - 12:30 pm

Distribución y almacenamiento de hidrógeno - Mesa redonda

Pau Bosch (Leitat), Juan Villar (Nortegas), Andrés Galnares (H2SITE), Iñigo Santamaría (Team), Claudio Rodríguez (Enagás)

12:30 pm - 12:45 pm

Proyecto BEST IN CLASS: H2SITE

Andres Galnares (H2SITE)

12:45 pm - 1:45 pm

Usos del hidrógeno en Industria y Movilidad - Mesa redonda

Isaac Justicia (Vall Hidrogen Catalunya), Esperanza Montero (Carburos Metálicos), Itsaso Auzmendi Murua (Sarralle), Albert Mitjà (Indox)

4:00 pm - 5:00 pm

Hidrógeno: oportunidades formativas - Mesa redonda

Javier Acera (TECNALIA), Lluís Soler (Universitat Politècnica de Catalunya - UPC), Sergio San Martín (Somorrostro), Rafael Lopez (Worldwiderecruitment), Eugenio Trillo (Lean Hydrogen)