Agenda

Ezagutu 5G teknologia eta noiz ezarriko den: "Aldaketari aurre egiten - 5G-rako probak eta neurketak"

Eguna

2020ko ekainaren 10a

Lekua

TECNALIA, 700 eraikina, Derio, Bizkaia

Ordua

-

Prezioa

Doan

5G teknologia funtsezko osagai bat izango da, hurrengo hamarkadan, herrialde aurreratuenetako gizartearen eta ekonomiaren eraldaketa digitalean. Aldaketa-garaia da. 5G teknologiaren etorkizuna hemen dago. Prest al zaude?

5G teknologiak nabarmen hobetuko ditu errendimendua eta funtzionalitatea, baina, era berean, zenbait erronkari aurre egin beharko zaie, produktuak merkaturatzeko behar den denbora onena izan dadin. 5G teknologia horren ezagutza aurreratua eduki beharko da teknologia hori darabilten produktuak diseinatu, baliozkotu, fabrikatu eta garatzeko.

KEYSIGHT Technologies-ekin elkarlanean, jardunaldi tekniko hau prestatu dugu, 5G komunikazioen oinarriak, beharrak eta haiekin lotutako aukerak aztertzeko, Bizkaiko Parke Teknologikoan, ekaina 10ean.

Modernizatu nahi duen eta lehiakorragoa izan nahi duen enpresa bateko kide bazara, eta zalantzan bazaude jardunaldira etorri edo ez, hona hemen etortzera konbentzitzeko arrazoi batzuk: 

  • 5G teknologiarako aurreikusitako ezarpen-plana ezagutu ahal izango duzu.
  • Telekomunikazioen arloko erreferentziazko enpresek parte hartuko dute.
  • 5G komunikazioen oinarri teknikoak eta funtzionamendua ezagutuko dituzu.
  • 5G teknologiak zer eragin izango duen ikusiko duzu: zer arazo eta arrisku dituen; bai eta zer aukera ematen dituen ere.
  • Zure produktuan 5G teknologia erabili nahi duzun edo ez aztertzeko adina informazio jasoko duzu. 

Zer ikasiko dugu jardunaldi horretan? 

  • 5G NR teknologia zertan datzan; besteak beste: protokoloaren egitura, numerologia eta bilbearen egitura, uhin eta modulazio-modu berriak.
  • Beamforming edo sortak eratzeko teknologia
  • OTA eta CATR neurriak
  • Drive test edo funtzionamendu-proba
  • Sare-arkitektura berria
  • Eta Release 15ean sartutako garapen-aukerak
  • 5G komunikazioen oinarriak zein diren, zer eragin izango duten eta zer aukera sortuko dituzten ulertu ahal izango duzu, zenbait adituren eskutik, hala nola Adolfo Del Solar (KEYSIGHTeko berrikuntza-zuzendaria) eta Iñigo Arizaga, TECNALIAko ICTko teknologiaren arduraduna. 

Norentzat da jardunaldia? 

  • Komunikazio-produktu elektronikoak egiten dituzten enpresetako teknikarientzat, eta berrikuntza eta kalitate sailetakoentzat.
  • Azken batean, 5G komunikazioen oinarriak eta aukerak zein diren jakin nahi duten profesional guztientzat. 
                                                                                 Egitaraua
09:00    Sarrera eta ongietorria
09:10 5G NR teknologia
10:30 Kafea
11:00 7 neurketa-erronka garrantzitsu eta aztertzeko kasuak
5G NR seinalearen kalitatea, beamforminga barne dela
Kable bidezko neurketetatik irrati bidekoetara
5G NR sarearen emulazioa eta EBko probak
Neurketen kostua, Big Data eta hodeiaren erabilera

Landako probak eta funtzionamendu-probak
14:15 Itxiera