Adimen artifizialaren eta Big Dataren inguruko kontzeptu eta teknologia emergenteei buruz gehiago jakin nahi duzu?
AI4ES datuan oinarritutako teknologia gaitzaileen bikaintasun-sarea da, eta haren partaide gara. Orain, sare horrek doako trebakuntza-ikastaro bat eskaintzen dizu, datuak partekatzeari eta ustiatzeari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratzeko, bai eta Cloud Computing paradigma eta Deep Learning ereduei buruzkoak ere.
Autotrebakuntzako metodologia baten bidez eta online, kontzeptu hauen inguruko oinarrizko alderdiak landuko dira:
- Datu-konektoreen inplementazioa
- Compliance Gaia X-rekin
- Datuen gobernua eta kalitatea
- Datuekin esperimentatzeko eta berritzeko espazioak
- Cloud zerbitzuetan oinarritutako soluzioen diseinua
- Infrastructure as Code printzipioaren inplementazio praktikoa
- Datuen analisi aurreratua
- Domeinuen arteko itzulpen multimodalerako neurona-sare sortzaileak aplikatzeko ezagutza espezifikoak
Datuetan oinarritutako teknologia gaitzaileen ziurtatze profesionalerako ikastaroa
- Azaldutako eremu bakoitzean ibilbide luzea duten profesional adituek ematen dute trebakuntza-ikastaroa. Profesional horiek AI4ES bikaintasun-sarea osatzen dugun teknologia-zentroen multzoko kide dira.
- Trebakuntza hori aldez aurretik zehaztutako kontzeptuetarako hasierako hurbilpen bat da, eta teknologien ezagutza orokorra baizik ez du eskatzen; hau da, egokia da edozein motatako publikoarentzat.
Bikaintasun-sareak emandako ziurtagiri profesionala
- Parte hartzen baduzu, teknologia emergente horiei buruzko ziurtagiri profesionala eskuratuko dizu bikaintasun-sareak.
- Trebakuntza dagoeneko eskuragarri dago, baina 2023ko irailaren 30a arte baino ez.
- Izena emateko eta trebakuntza jaso ahal izateko, bete izena emateko inprimakia.
AI4ES ikastaroari buruzko argibide gehiago
- Autotrebakuntzako AI4ES ikastaroa
- CTIC, EURECAT, ITI eta TECNALIA zentro teknologikoek osatutako bikaintasun-sarea