Agenda

Ezagutu berrikuntza digitaleko zentroek osasun-robotikan eskaintzen dituzten aukerak: DIH-HERO InfoDay

Eguna

2019ko uztailaren 11a

Lekua

TECNALIA, Derio (Bizkaia)

Ordua

-

Prezioa

Doan

DIH-HERO plataforma independente bat da, eta berrikuntza digitaleko Europa osoko zentroak konektatzen ditu, osasunaren robotikaren arloko erakunde aktiboek osatutako sare jasangarri bat sortzeko.

Uztailaren 15etik aurrera DIH-HEROk enpresen zerbitzura jarriko duen hurrengo deialdian finantziazioa eskatu nahi duten robotika- eta/edo osasun-sektoreetako enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago jardunaldia.

Gainera, bertatik bertara ezagutuko dituzu plataformak eskaintzen dituen aukerak (laborategiak, erabiltzaileekin probak egitea, networkinga, etab.), bai eta 2021eko udaberrira bitarteko deialdien datak ere.

 

AGENDA

Horario Tema
10:00 Ongietorria - Jesús Valero, TECNALIAren Osasun Arloko zuzendaria
10:15 DIH-HERO ekimenaren aurkezpena (ingelesez)
Thierry Keller doktorea. TECNALIAko Neuroerrehabilitazio Saileko zuzendaria

10:30

Osasuneko Euskadiko Digital Innovation Hub-en aurkezpena
RIS3 Osasun Biozientzien Estrategia - Lorea Mendoza, RIS3 Biozientzien osasuneko idazkari teknikoa (Berrikuntza eta Osasun Ikerketako Euskal Fundazioa - BIOEF)
SSPVko enpresek osasuneko teknologien frogak/baliozkotzea/frogatzea - Sergio Cardoso doktorea, Innosasun Programa (Berrikuntza eta Osasun Ikerketako Euskal Fundazioko zuzendari zientifiko-teknikoa - BIOEF)
► Basque Health Cluster-en jardueraren aurkezpena - María Pascual, Basque Health Cluster-eko zuzendaria
12:00 DIH-HEROren FSTP deialdiaren aurkezpena
Michael Obach doktorea eta Ainara Garzo, TECNALIAko
12:30 Kateko finantziazio-kasu erreal baten aurkezpena
Francisco Nieto - NeuroDigital Technologies
13:00 Luncha - Bilera pertsonalak
14:00 Jardunaldiaren amaiera

* Lunchean, gure taldearekin bilera pertsonalak egitea eskatu ahal izango da, DIH-HERO ekimenak eskaintzen duen finantziazioarekin zerikusia duten zalantzak argitzeko. Bilera horiek jardunaldiaren aurretik antolatzeko, Ainara Garzorekin harremanetan jarri behar duzue, eta jakinarazi behar diozue zein hizkuntzatan egin nahi dituzuen bilerak (gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez).