Azaroaren 29tik abenduaren 3ra, Sarekin Week 2021 Ekintzailetzaren Astea egingo da. Bizkaiko Enplegu eta Ekintzailetzako Foru Agentziak (DEMA Bizkaia) antolatzen du, Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailaren koordinazioarekin eta finantziazioarekin eta Sarekin Sarea osatzen duten erakunde, entitate eta eragileak laguntzaile direla; besteak beste TECNALIA Ventures, TECNALIAren deep tech venture buildera.
Hartu parte gaurkotasun handieneko gaiei buruzko jardueretan
- lagunduko dizute inspiratzen
- Bizkaiko ekonomia-sarea hobeto ezagutzen
- zure inguruak eskaintzen dituen ekintzailetza-aukerak ezagutzen
- eta, azken finean, erabakiak ezagutza eta arrakasta-aukera handiagoarekin hartzen.
Astean zehar, hizpide izango dira adinarekin, generoarekin, hirien eraldaketarekin, klima-aldaketarekin eta jasangarritasunarekin lotutako erronkak, erronka sozialak, joera sozioekonomikoak eta ekintzailetzarako eskaintzen dituzten.
Halaber, beren garapen profesionalerako ekintzailetzaren aldeko apustua egin duten zenbait kolektibori entzuteko aukera izango dugu, baita beren talentua eta sentikortasuna gizartearen mesedetan bideratuz askotariko proiektuen bidez ekintzaile jokatu duten pertsonei ere.
Informazio gehiago
- Kontsultatu informazio guztia Sarekin Week-en webgunean.