Agenda

Ezagutzaren eta ekonomia urdinaren nazioarteko topaketa

Participación de TECNALIA en el Encuentro Internacional de Conocimiento y Economía Azul

Eguna

2022ko azaroaren 29a - 2022ko abenduaren 2a

Lekua

Cádiz

Ordua

9:00 am - 7:00 pm

Prezioa

Doan

Berrikuntza bultzatzeko ekonomia urdineko sektoreen topaketan parte hartuko dugu

Azaroaren 29tik abenduaren 2ra, Innovazul egingo da Cádizen, Jakintzaren eta Ekonomia Urdinaren Nazioarteko II. Topaketa.

Hitzordu horretan ekonomia urdineko sektoreetako profesionalak elkartuko dira berrikuntza, ezagutzaren transferentzia eta industriaren eta gizartearen lehiakortasuna handitzen duten soluzio teknologiko berritzaileen trukea bultzatzeko.

  • Berrikuntza-politika eraldatzaileetan sareak sortzea eta jardunbide egokiak trukatzea sustatuko du.
  • Enpresa- eta ikerketa-sektorea lerro berean jartzen lagunduko du.
  • Topaketa nagusi bat eta interes handiko jarduera paraleloak izango dira; haien artean, 9th Atlantic Stakeholder Platform Conference, ASPC 2022.
  • Erakustoki bat izango da, enpresa eta entitate publiko eta pribatuen stand-kopuru mugatu batez osatua.
  • Open Innovation saioan, ekonomia urdinari lotutako emaitza eta ekimen berritzaileak aurkeztuko dira labur-labur.

TECNALIAren parte-hartzea

  • Stand bat jarriko dugu topaketan, hainbat teknologia erakusteko: kable-robotika, WAAM teknologiaren bidezko fabrikazio aditiboa eta ontzigintzako egitura eta piezetarako soldadura-prozesuen automatizazioa.
  • Damien Salle lankideak "Itsas hondoko eragiketetarako plataforma robotizatua" hitzaldia emango du. Maelstrom proiektuaren barruan garatu da plataforma.

Cádiz

Hartu lekua!