Agenda

Fabrikazio aditiboan kalitatea ziurtatzea

Aseguramiento calidad fabricación aditivai

Eguna

2021ko urriaren 5a

Lekua

Online

Ordua

12:00 pm - 1:00 pm

Prezioa

Doan

Fabrikazio aditiboa gero eta fabrikazio-prozesu baliagarriagoa da pieza kritikoagoak ekoizteko. Hori dela, ezinbestekoa da prozesu osoan kalitatea ziurtatzea.

Hitzaldi honen helburua da, batetik, argibideak ematea fabrikazio aditiboz egindako piezetan kalitatea bermatzeko eta fabrikazio aditiboko ISO/ASTM araudiaren beharkizun guztiak betetzeko jarraitu beharreko ildoei buruz eta, bestetik, fabrikazio aditiboa prestakuntza-, ziurtapen- eta/edo baliozkotze-prozesuekin nola konbina daitekeen azaltzea.

EDUKIA

  • Kalitatea ziurtatzeko kontzeptuak:
    • Ziurtagiria
    • Prestakuntza
    • Estandarizazioa
    • Baliozkotzea
  • Fabrikazio aditiboko araudiaren egungo egoera
  • Hainbat sektoretan nola aplikatzen diren azalduko da, adibideen bidez.

NORENTZAT

  • Fabrikazio aditiboko ekipamendu eta teknologien fabrikatzaileak (makinak, osagarriak...)
  • Galdaketa, burdingintza eta beste sektore batzuetarako moldeen fabrikatzaileak
  • Fabrikazio aditiborako hauts metalikoen fabrikatzaileak
  • Prozesuetan fabrikazio aditiboko produktuak erabiltzen dituzten fabrikatzaileak (aeronautika, automobilgintza, trengintza...)
  • Fabrikazio aditiboz garatutako produktuen industria-erabiltzaileak (garraioa, makina-erreminta, industria metalmekanikoa, berriztagarriak…)
  • Hortzetako protesi eta inplanteen fabrikatzaileak
  • Ingeniaritzak
  • Eraikuntzako ekipamenduen eta instalazioen fabrikatzaileak
  • Jostailuen eta kirol-ekipamenduaren fabrikatzaileak
  • Bitxigileak

GoToWebinar

Hartu lekua!