Agenda

Fabrikazio aditiboaren eta 3Dko fabrikazioaren nazioarteko azoka: ADDIT3D

Eguna

2019ko ekainaren 4a - 2019ko ekainaren 6a

Lekua

Bilbao Exhibition Centre - BEC

Ordua

-

Prezioa

Doan

Fabrikazio aditiboa eta 3D inprimaketa gero eta gehiago erabiltzen dira sektore ugaritan. Halako teknologiek erantzuna ematen diete haien fabrikazio-beharrei, baita onura handiak ere, hala nola denbora gutxiago behar izatea, materiala aurreztea eta, bereziki, produktuen diseinua eta eraikuntza pertsonalizatzea.

BECen egingo da ADDIT3D azokaren laugarren edizioa. Erakusketa-eremua eta produktuak aurkeztekoa kongresuari dagokion atalarekin konbinatuko dira: informazioa emateko, teknologiak eta merkatuak analizatzeko, aukerak aztertzeko eta nazioartean promozionatzeko gune bat izango da.

ADDIMATen standean izango gara, gure bezeroei soluzio integralak eskaintzeko dugun ezagutza erakusten, alor hauetan: 

  • Makineria eta robotika dauzkaten fabrikazio-prozesu aurreratuak
  • Metalezko materialak
  • Diseinatzeko kalkulu- eta simulazio-tresna aurreratuen garapena
  • Sistema elektronikoak
  • Plataforma digitalak