Agenda

Fabrikazio Aurreratuaren Kongresua; 23. CMH

Fabricación Avanzada en la máquina herramienta

Eguna

2023ko urriaren 25a - 2023ko urriaren 27a

Lekua

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea, Donostia

Ordua

9:00 am - 6:00 pm

Donostia fabrikazio aurreratuaren hiriburua da berriz ere, Fabrikazio Aurreratuaren Kongresuaren 23. edizioa iritsi baita

Fabrikazio aurreratuaren etorkizuna eta haren digitalizazioa esploratzeko erreferente bihurtu da CMH. Dibulgaziozko kongresu batek eta biltzar zientifiko batek osatzen dute; entzule espezializatuei zuzenduta daude biak.

  • 23CMHn, parte-hartzaileek aukera izango dute fabrikazio aurreratuarekin eta makina-erremintarekin lotutako zerbitzuen sustapenaz baliatzeko eta produktuen erakusketak ikusteko.
  • Baina hori ez da dena, B2B topaketak ere antolatuko dira networkinga sustatzeko eta parte-hartzaileen artean lankidetza-aukera berriak sortzeko.

Garrantzi handiko askotariko gaiak jorratuko ditu kongresuak

  • Teknologia disruptiboak, hala nola adimen artifiziala, 5G-a eta konputazio kuantikoa.
  • Halaber, gai hauek ere aztertuko dira, besteak beste: robotika eta automatizazioa, etorkizuneko fabrika zenbait kontzeptu berritzailerekin, hala nola machine as a service, pay per use eta parts as a service.
  • Garrantzi handiko gaiak landuko dira, hala nola fabrikazio aurreratuaren esparruko talentua, jasangarritasuna eta fabrikazio aditiboa.

23CMHk helburua du fabrikazio aurreratuaren arloko aditu, profesional eta enpresa aitzindariak elkartzea, ezagutzak eta esperientziak partekatzeko eta aliantza estrategikoak egiteko. Etengabe eboluzionatzen ari den industria honetako azken joerak eta aurrerapenak aztertzeko, ikasteko eta ideiak trukatzeko gune bat izango da.

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea, Donostia

Hartu lekua!

Agenda

Ordua

Jarduera

Hizlaria

9:00 am - 11:00 am

Etorkizuneko fabrika saioa

Agustin Saénz Fernández, TECNALIA

9:00 am - 11:00 am

Fabrikazio aditiboko saioa: "WAAM fabrikazio aditiboko teknologiaren bidez aurreforma aeronautikoak fabrikatzearen abantailak"

Ion Martínez, Addilan/TECNALIA

9:00 am - 11:00 am

Fabrikazio aditiboko saioa: "Pellet-estrusioaren bidezko aurremolde termoplastikoen fabrikazio aditiboa - Moldam proiektua"

Juan Carlos Antolín Urbaneja, TECNALIA

11:30 am - 1:30 pm

Makina-erreminta eta fabrikazio adimenduneko sistemak saioa: "Azterketa: fresatzeko makina batean mihiztatutako gidatze linealek chatter edo bibrazioen mugan dauden maiztasunak nola moteltzen dituzten"

Ibone Oleaga Rapp, TECNALIA

11:30 am - 1:30 pm

Makina-erreminta eta fabrikazio adimenduneko sistemen saioa: "Soldadura-prozesuak automatizatzeko sistema adimendun eta moldatzailea"

Eider Aldalur Urresti, TECNALIA

11:30 am - 1:30 pm

Makina-erreminta eta fabrikazio adimenduneko sistemen saioa: "Akats geometrikoen detekzio adimenduna mekanizazio-prozesuetan"

Nicolas Lafaverge Aranguren, TECNALIA

11:30 am - 1:30 pm

Makina-erreminta eta fabrikazio adimenduneko sistemen saioa: "Tamaina handiko metalezko xaflak kurbatzean aplikatzera bideratutako datu-analitika"

Alain Gil del Val, UNIR/TECNALIA

3:00 pm - 5:00 pm

Fabrikazio aurreratuko prozesuetako saioa: "Zurruntasun txikiko aluminio-aleaziozko piezak euste lokalarekin fresatzean estaldurak duen eragina"

Mikel Casuso Lomas, TECNALIA

3:00 pm - 5:00 pm

Fabrikazio aurreratuko prozesuetako saioa: "Ibilbideak automatikoki programatzea konformazio inkrementalaren teknologiaren bidez txapazko metalezko osagaiak fabrikatzeko"

Mikel Ortiz Edesa, TECNALIA