Agenda

Fabrikazio-prozesuei buruzko onlineko ikastaroa: AEMAC

Participación de TECNALIA en el curso online sobre procesos de fabricación y materiales compuestos.

Eguna

2023ko otsailaren 28a

Lekua

Online

Ordua

11:00 am - 1:00 pm

Material konposatuen fabrikazio-prozesuei buruzko ikastaroaren bigarren edizioa jarri dugu martxan.

17 orduko ikastaroa izango da, eta ZOOM plataformaren bidez egingo da, otsailaren 2tik 28ra bitarteko astearte eta ostegunetan, goizez. Ikasleen parte-hartzea kontrolatuko da, eta bukaeran azterketa bat egingo da. Ikastaroaren amaieran, ikasleek aprobetxamendu-agiri bat jasoko dute AEMACen eskutik.

  • Ikasleek matrize termoplastiko eta termoegonkorrezko material konposatuei buruzko ezagutza espezifikoa eskuratuko dute, baita industrian gehien erabiltzen diren fabrikazio-prozesuei buruzkoa ere.
  • Hala, pieza bat fabrikatzeko metodorik egokiena aukeratzeko gai izango dira, haren kostua eta ekoizpena optimizatuz, berariazko eskakizunak eta aplikatu beharreko legeria kontuan hartuta.
  • Azkenik, lortutako piezen kalitatea kontrolatzeko eta haiek birziklatzeko dauden teknologiak ezagutuko dituzte.

Prestakuntza praktiko osagarria

Berritasun gisa, aurten zati praktiko bat gehitu da, erabat aukerakoa. Sei eskola-ordu izango ditu elkarren segidako bi egunetan, otsailaren 22an eta 23an, Madrildik kanpoko ikasleen parte-hartzea errazteko.

Praktikak FIDAMCen (Getafe) egingo dira, eta eskola teorikoetan ikasitakoa praktikan jartzeko balioko dute: ikasleek epoxy erretxinaren eta karbono-zuntzaren infusioa egin beharko dute, eta huts-teknologiarekin esperimentatuko dute aurreinpregnatuekin.

  • Plaza-kopurua mugatua denez, zuena erreserbatzera gonbidatzen zaituztegu.
  • AEMACeko bazkideek % 25eko deskontu berezia dute.
  • Matrikula egiteko epea 2023ko urtarrilaren 30ean itxiko da.

Online

Hartu lekua!