Agenda

Farmazia-sektoreko munduko azoka nagusia: CPhI-ICSE Worldwide 2019

Eguna

2019ko azaroaren 5a - 2019ko azaroaren 11a

Lekua

Frankfurt Messe, 120F55 standa

Ordua

-

Prezioa

Doan

CPhI worldwide farmazia-sektoreko profesionalen topaleku izango da hiru egunez. Farmazia- eta kimika-industriaren azken joerak ezagutuko dituzte han.  

TECNALIA Pharma Labsek, aurreko edizioetan bezala, farmazia-industriarako dituen zerbitzuak aurkeztuko ditu, zeinak askotariko produktuen garapeneko balio-kate osorako eskaintzen baitira: gizakietan eta albaitaritzan erabiltzeko botikak, produktu sanitarioak, elikadura-osagarriak eta kosmetikoak.

Medikamentuak kontratupean garatzen eta fabrikatzen dituen erakunde (CDMO) bat garen aldetik, hau erakutsiko dugu: 

  • Garapen farmazeutikoa: galenikoa eta analitikoa.
  • Saiakuntza klinikoak: I. fasetik IV. fasera
  • Fabrikazioa: medikamentuen kontratupeko fabrikazioa.
  • Farmakogenetika: biomarkatzaileen identifikazioa eta companion diagnostic 

Gustura asko elkartuko gara zuekin, zuen negozioa ezagutzeko eta elkarrekin nola lan egin dezakegun ikusteko, medikamentuak garatu eta fabrikatzeko dituzuen helburuak lortzearren.

Zain gauzkazue ICSE azokako 120F55 standean, Analytical & Lab gunean.