Agenda

Fluidoen detekziorako monitorizazio ez-inbasiboa

Innovación en los controles de calidad: monitorización no invasiva para la detección/ caracterización de fluidos

Eguna

2023ko uztailaren 12a

Lekua

Online

Ordua

10:00 am - 11:00 am

Prezioa

Doan

Kalitate-kontroletako berrikuntza: monitorizazio ez-inbasiboa fluidoen detekzio/karakterizazioan.

TECNALIAk ultrasoinuetan oinarritutako sistema bat aurkeztuko du, produktua monitorizatzeko era aldatuko duena produktua bera ukitu gabe eta, beraz, produzkio-sistema aldatzeko beharrik gabe.

Gaur egun fluidoen jarraipena eta kalitate-kontrola eskuz eta era puntualean egiten da; batzuetan, operazio geldoak izaten dira, eta horrek produkzioaren errentagarritasuna baxua izatea ekar dezake.

Ultrasoinuetan oinarritutako sistema

Webinar honetan, ultrasoinuetan oinarritutako sistema berri bat ezagutuko dugu.

  • Kanpo-sentsoreen inplementazioari esker, prozesuen egoera denbora errealean eta era ez-inbasiboan monitorizatzen du, eta hartara prozesuaren informazioa era jarraian izaten da, are orain arte bideragarriak ez ziren puntu edo egoeretan (sarrera zaileko eremuak).
  • Era berean, aukera ematen du erabakiak modu efizienteago eta zehatzagoan hartzeko.
  • Gure aditu Nekane Galarzaren eskutik ezagutuko dugu zertan den teknologia hau, monitorizazio ez-inbasiboari dagokizkion erabilera-alorrak, eta denbora-murrizteko eta produktibitatea handitzeko duen potentziala, zeinak zuzenean eragiten baitio prozesuen kalitate eta errentagarritasunari.

Norentzat

Ezagutu zer hobekuntza-aukera dakarten prozesuen digitalizazioak eta sistema honek, honako sektore hauetan aplikatzeko modukoak:

  • Elikadura: produktu bat zuzenean manipulatzea saihestu nahi denean.
  • Farmazia: produktuen esterilitatea gordetzea.
  • Oil&Gas: ingurune korrosiboak, sukoiak edo itxitura zulatzea komeni ez denekoak.