Xehetasunez ezagutu nahi baduzu zure negozioari eragiten dioten sektorearen etorkizuneko erronken gaineko ikuspegi profesional eta aditua, ezin zara joan gabe geratu TECNALIAk urriaren 18an antolatu duen Focus topaketara, galdaketaren sektorea izango baitu ardatz.
TECNALIAko teknologo adituek sektorearen interesekoak diren zenbait gairi buruz jardungo dute, hala nola fabrikazio aurreratua galdaketaren sektorean, informazio-teknologiak, galdaketa-prozesu eta -materialak.
EGITARAUA
Ordutegia | |
---|---|
09:00 | Parte-hartzaileen harrera |
09:30 | Ongietorria ► Agustín J. Sáenz, TECNALIAko Industria eta Garraioko zuzendaria ► Marcial Alzaga, FEAF elkarteko idazkari nagusia |
09:40 | Nola eragiten dioten sektore bezeroen joera berriek galdaketaren sektoreari ► Alberto Abuin, TECNALIAko Galdaketa eta Siderurgiako zuzendaria |
10:00 | Aditu-taldea 1. Fabrikazio aurreratua galdaketaren sektorean
2. Galdaketa-sektorerako informazio-teknologiak
3. Galdaketa-prozesu eta materialak
4. Berariazko zerbitzu teknologikoak
5. Silize-kristalari eta formaldehidoari aurre egiteko esperientzia |
11:15 | Atsedena - kafea |
11:45 | Gaikako mahaiak ► Fabrikazio aurreratua ► Informazio-teknologiak ► Prozesuak eta materialak ► Zerbitzu teknologikoak ► Prebentzioa galdaketan |
12:45 | Ondorioak |
13:30 | Bisita robotikako / fabrikazio aditiboko instalazioetara |
14:00 | Luncha |
14:30 | Topaketaren amaiera |