Datozen 10 urteetan sektorea aldatuko duten enpresa-esperientzia berritzaileenak, azken aurrerapen zientifikoak eta elikagaien eta edarien garapenen joerak ezagutzeko topagunea izango da FOOD4FUTURE.
Foro profesional horretan, elikagaigintzak datorren hamarkadan aurrean izango dituen erronkak aztertuko dira, hala nola digitalizazioa, eredu jasangarriak eta osagai eta produktu berritzaileak, zeinak gero eta gehiago eskatzen baitituzte kontsumitzaileek.
- Food 4 Future azokan, hiru egunez, elikagaien segurtasun, ontziratze, prozesatze, garraio eta logistikako soluzio teknologiko berritzaileenak aztertuko dira, besteak beste; prozesuak optimizatzea eta negozio-eredu efizienteagoak lortzea da helburua.
- Food4Futurek nazioarteko 280 aditu baino gehiago izango ditu agendan; 56 hitzaldi baino gehiago emango dituzte merkatuko joera berriei buruzko sei foro bertikaletan: Haragia, Edariak, Okindegia, Itsaskiak, Esnekiak eta Nekazaritza.
- Bertaratzen direnek, gainera, bertatik bertara ikusi ahal izango dituzte hainbat soluzio teknologiko, gai hauekin erlazionatutakoak: adimen artifiziala, bloke-kateak, industriako gauzen Internet (IIoT), bioteknologia, datu-analitika, zibersegurtasuna, hodeia, eta automatizazioa eta robotika.
Gure standa (D428)
Global Partner gisa parte hartuko dugu: sektore honetarako ditugun soluzio nagusiak ezagutaraziko ditugu. Erantzun integrala ematen diegu sektoreko hiru erronka handiei: elikagai osasungarriak, jasangarritasuna eta digitalizazioa.
Pasatu zaitez gure standetik (D428), eta ikusi bertatik bertara gure garapen nagusiak.