Global Industrie bisitarien % 96k eta erakusketarien % 88k ezagutzen du haren lehenengo ediziotik, eta beste ezein azoka baino handiagoa da tamainagatik, eskaintzagatik eta nazioartean duen proiekzioagatik.
Ekitaldi honetan, lau azoka osagarri biltzen dira, bakoitza bere alorreko liderra eta bere ezaugarriei eusten diena:
- Midest: azpikontratazioari buruzko nazioarteko erreferentzia
- Smart Industries: fabrika konektatua, kolaboratiboa eta efizientea
- Industrie: ekoizpen-teknologien eta -ekipamenduen hitzordu nagusia
- Tolexpo: ijezketari, hodiei eta profilei buruzko azoka
Azken berrikuntza teknologikoak
TECNALIAk, Frantziako merkatuan finkatzeko asmoz, bere azken berrikuntzak aurkeztuko ditu Global Industrie azokan:
- VULCANO robota
- FANUC robot kolaboratiboa
- BECOLD hozte-eta lubrifikatze-sistema kriogenikoa
- industriara bideratutako beste aurrerapen teknologiko batzuk
Gure standa
- Smart Industries inguruan egongo gara, 4. hallean, 4N 127 standean.