Garapen teknologikoaren maila gero eta handiagoari eutsi ahal izateko, ezinbestekoa da “ekonomia linealetik” “ekonomia zirkularrera” igarotzea, lehengaien eskasia, ingurumen-inpaktu gero eta handiagoa eta hornidura-kate primarioarekiko independentzia handiagoa eskuratzeko beharra –batez ere materia kritikoei dagokienez– direla eta. Sektore pribatuan zein publikoan kontzientziazioa handitzeak eta legeria gero eta murriztaileagoa izateak aldaketa hori bultzatzen dute.
- Ekonomia zirkularraren testuinguru horretan, hondakinak baliabide-iturri garrantzitsua dira industriarako, baina orain arte gutxi ustiatu izan dira.
- Berreskuratze-prozesuek gero eta konplexutasun teknologiko handiagoa izan behar dute, gero eta konposizio konplexuagoak dituzten hondakinetatik ahalik eta lehengai gehien eta ahalik eta kantitate handienean berreskuratzeko.
SECARTYS eta TECNALIAk antolatutako webinar programa
- Hondakinen sorreraren testuingurua eta egungo egoera aurkeztuko dira, bai eta bilakaera teknologikoaren ondorioz hondakin-materialen korronteetan atzemandako aldaketa ere.
- Hondakin elektronikoei dagozkien araudien joerak nabarmenduko dira.
- Ohiko irtenbide posibleak erakutsiko dira, baita hondakinen balorizazioan adituak diren gure kideak lantzen ari diren irtenbide berritzaileak ere, material kritikoak berreskuratzera zuzenduta daudenak.
Landuko diren gaiak
- Testuingurua eta egungo egoera
- Legedia
- Merkatuaren joerak
- Metal kritikoak birziklatu eta berreskuratzeko soluzioak