Garraio-sistema adimendunei buruzko erreferentziazko nazioarteko ekitaldiaren babeslekide gara.
Bilbora dator Garraio Sistema Adimendunei buruzko IEEEren 26. Nazioarteko ITSC 2023 Konferentzia. IEEEren Garraio Sistema Adimendunen Elkarteak antolatzen duen urteroko hitzordu giltzarria da. IEEE ITSC 2023 Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da.
- Arlo hauetako artikuluak eta aurkezpenak hartuko ditu: garraio-sistema adimendunak, arlo horretan teoria mailan izandako garapen berriak transmititzeko; simulazio eta modelatze analitikoa eta zenbakizkoa; esperimentazioa, inplementazio aurreratua eta kasuen azterketak.
- Txostenak, saio bereziak, workshopak, tutorialak eta industria-saioak aurkeztuko dira, goi-mailako ikertzaileak eta autoreak biltzeko.
- Mundu mailako garraio-sistema adimendunei buruzko aplikazioen inplementazioarekin eta hedapenarekin lotutako lanak, aurkikuntzak, ikuspegiak eta garapenak partekatuko dituzte ikertzaileek.
Gure parte-hartzea konferentzia honetan
TECNALIAk erakunde antolatzailekide gisa hartzen du parte, IEEEren Garraio Sistema Adimendunen Elkartearekin lankidetzan.
- Garraio-sistema adimendunetan aditua den gure taldeak, bestalde, konferentziaren edukia programatzeko tokiko batzordean parte hartzen du.