AT VIRTUAL ekimen europarraren helburua da Gauzen Internet (IoT), big data, datu-analisia eta ikusmen-teknologiak oinarri dituzten teknologia gaitzaileen bidez Atlantikoko eremuko itsas segurtasuneko prestakuntza-zentroen digitalizazioa bizkortzea, ahalmen eta prestakuntza hobea izan dezaten, eta itsasoko larrialdiei hobeto erantzun diezaieten. Ekitaldi honek bi helburu ditu:
- Batetik, gaur egun itsas segurtasunaren arloan gauzen Internetek duen eragina ikusaraztea,
- eta, bestetik, parte hartzen duten enpresei ikusgarritasuna ematea, deialdian proposatutako erronkak beren gain har ditzaten.
Informazio gehiago INTERREG VBk finantzatzen du AT-Virtual; Atlantikoko eremuko programaren barruan, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) esparruan.
IZEN-EMATEAK