TECNALIA Ventures elkarlanean ari da EKINN Campus San Sebastián-ekin, tokiko eta nazioarteko gazteentzako ekintzailetza-programa trinkoan
EKINN, Donostiako berrikuntza- eta ekintzailetza-nodo berria, Donostiako Sustapenarena, prestakuntzan, gaikuntzan eta konexioan aitzindari izango den programa baten agertokia izango da. EKINN Campusaren bidez, 18 eta 30 urte bitarteko gazte ekintzaileek, ideia lantzeko fasean dagoen proiektu berritzaile bat badute edo ekintzailetza berritzailearen arloko beren ezagutzak sakontzeko kezka badute, aukera izango dute, besteak beste, bost egunez prestakuntza eta aholkularitza jasotzeko edo beste ekosistema batzuk ezagutzeko.
EKINN Campus ekintzailetza-programa trinko hau tokiko eta nazioarteko gazteei zuzenduta dago, eta ingelesez garatuko da.
EKINN programaren onurak
- Ekintzailetza berritzaileari buruzko prestakuntza eta gaikuntza, mentore adituen eskutik.
- Negozio-faseak eta zure proiektua abian jartzeko egin beharreko izapideak aztertuko ditugu.
- Ideia storytellinga eta aurkezpen-pitcha garatzeko laguntza profesionala eta pertsonalizatua.
- Tokiko, estatuko (Madril) eta nazioarteko (Boston eta Lisboa) ekintzailetza berritzaileko ekosistemekiko konexioa.
- Amaierako demo-eguna, proiektua aurkezteko.
Ekintzailetza-esperientzia trinko honen helburuak dira berrikuntzaren eta ekintzailetzaren arloan erreferentzia izatea hiriko gazteentzat, nazioarteko beste gazte ekintzaile batzuekin esperientziak partekatzeko espazio bat sortzea, eta ekintzaile izango diren gazteentzat abiapuntua izatea, bai espazioei dagokienez, bai laguntzari eta prestakuntzari dagokienez.
*Ekitaldia ingeles hutsean izango da