Ibilgailu automatizatuak zientzia-fikzioa ziren orain dela 20 urte baino ez. Teorian bazirudien lor zitekeela gidatze automatizatua, baina praktikan ez. 2004. urtean ibili ziren lehenengo ibilgailu autonomoak probetan, eta elkarren aurka lehiatu ziren ibilbide luze batean. Orduan ikusi zen lor zitekeela. Lehia horretan, 240 km egin behar zituzten era autonomoan, eta ibilgailu onenak hamabi besterik ez zituen egin.
Ordutik hona, zientziak aurrera egin du. Gidatze automatikoa etorkizun hurbileko arrakasta-estrategia bat da, ikuspuntu askotatik. Oraindik bide luzea dago egiteko, baina etorkizuneko mugikortasunaren ezaugarri erabakigarria izango dira gidatze automatizatua duten ibilgailuak; izan ere, segurtasuna hobetzen dute, trafikoaren eraginkortasuna areagotzen, eta erabilera-aukera zabala eskaintzen dute.
Gidatze automatizatuarekin dauden bi itxaropen handi segurtasuna eta jasangarritasuna dira. Hiru dira giltzarriak:
- Zero emisioko zirkulazioa.
- Garraio eskuragarria, beti erabilgarri dagoena edo bereizkeriarik gabea.
- Hiri gizatiartuagoak lortzea edo baliabideak aurreztea.
WEBINARRAREN EDUKIA
- Sarrera.
- Gidatze automatizatuaren mugarriak.
- Teknologia garrantzitsuenak.
- Eboluzioa eta gaurkotasuna: zer beste sektoretan erabiltzen den; adibide batzuk.
- Etorkizuneko lan-ildoak.
NORENTZAT DEN
- Era guztietako jendearentzat: teknologia garatzen edo erabiltzen duten enpresa eta zentro publiko nahiz pribatuetako profesionalak.
Jakin-mina duen jendea, automobilgintzako eta gure gizarteko teknologia iraultzaileenetako bati buruz pixka bat gehiago jakitera ausartu nahi duena.