AutoDriven biltzen dira Europan ekosistema bat sortzeko konpromisoa duten Europako konpainia nagusiak (erdieroaleak, hornitzaileak, ekipamendu originalen fabrikatzaileak eta ikerketa-institutuak): estandarrak martxan jartzen dituzte, eta gidatze automatikoko osagaiak eta azpisistemak sortzen dituzte.
Erronka nagusi hauei aurre egin behar die AutoDrivek: ibilgailuaren autodiagnostikoa, batetik, eta gidatze automatizatua ibilgailu guztietan erabiltzeko aukera emango duten sistema fidagarrien arkitektura, bestetik.
AutoDriveren emaitzek hau lortzen lagunduko dute:
- Mugikortasun seguruagoa eta eraginkorragoa.
- Azken erabiltzailearen onarpena eta erosotasuna areagotuko dira, eta gidariei segurtasuna bermatuko zaie, bai egoera zailetan (segurtasun aktiboa), bai ohikoetan.
- Errepideetako segurtasuna handituko da; batez ere, landa-eremuetan eta eguraldi txarra egiten duenean.
- AutoDriveko bazkide guztien lidergoari eutsiko dio: ikuspegi berritzaileak partekatuko dituzte, mugikortasunaren eraldaketan aurrera egiteko.
AutoDriveren bazkideak
Fiat Research Center S.C.p.A (Italia), AVL List GmbH (Austria), Infineon Technologies Austria AG (Austria), TTTech (Austria), Datik Información Inteligente (Espainia), Murata Electronics Oy (Finlandia), Kromberg & Schubert GmbH & Co. (Alemania), Metis Baltic (Lituania), ZF Friedrichshafen AG (Alemania), AIT Austrian Institute of Technology (Austria), Brno University of Technology (Txekiar Errepublika), ON Semiconductor Belgium BVBA (Belgika), OTH Amberg-Weiden (Alemania), IMEC (Belgika),Virtual Vehicle Research Center (Austria), Robert Bosch GmbH (Alemania) eta TECNALIA, (Espainia).