Agenda

Giza faktoreen eginkizuna 5.0 industrian

Facgtores humanos en la industria 5.0

Eguna

2024ko otsailaren 13a

Lekua

Online

Ordua

10:00 am - 11:00 am

Prezioa

Doan

Giza faktoreak eta erabiltzaile-esperientzia

5.0 industria industriaren arloko azken bilakaera da, zeinean aurrekaririk gabeko mailetara iritsi baitira teknologiaren integrazioa, automatizazio aurreratua eta adimen artifiziala. Teknologiak 5.0 industrian eginkizun nagusia duen arren, giza faktoreek funtsezkoak izaten jarraitzen dute, eta funtsezko eginkizuna betetzen dute.

Industria-inguruneko langileen interakzioetan, jardunean eta ongizatean eragina duten alderdi fisiko, kognitibo eta psikologikoei egiten diete erreferentzia giza faktoreek, eta gizakiarengan oinarritutako ikuspegia sustatzen dute.

Hona hemen giza faktore horien zenbait adibide:

  • Estresa eta nekea, errendimenduan eta segurtasunean eragin nabarmena izan baitezakete
  • Denboraren kudeaketa
  • Programatutako etenaldiak
  • Lan-baldintzei erreparatzea
  • Beste giza faktore batzuk: gainkarga kognitiboa, sistema adimendunekiko konfiantza…

Giza faktoreen eginkizuna 5.0 industrian

Web-mintegi honetan, aurkeztuko dizugu zer faktore diren erabakigarri arrakasta izan dezan zenbait tenknologiaren aplikazioak. Teknologia horiek lagungarri dira giza faktoreek eta erabiltzaile-esperientziak 5.0 industriaren benetako potentziala desblokeatzea eta industria-etorkizun jasangarri eta efizientea bermatzea errazteko.

  • Zenbait adibide eta proiekturen bidez kontatuko dugu zer aukera, abantaila eta aplikazio eskaintzen dituzten gure proiektuetan aplikatzen ditugun teknologiek.
  • Gure lankide Leire Bastidak (Head of Advanced Interaction Platform) parte hartuko du gaiko aditu gisa, eta bere esperientziaren berri emango digu zenbait erabilera-kasuren bidez.