Agenda

GO MOBILITY by MUBIL: mugikortasun adimenduna eta jasangarria

GO MOBILITY by MUBIL: la movilidad inteligente y sostenible

Eguna

2022ko apirilaren 27a - 2022ko apirilaren 28a

Lekua

Irun, Gipuzkoa

Ordua

9:00 am - 6:00 pm

Prezioa

Doan

Mugikortasunaren sektorea oso azkar garatzen ari da, eta horren isla da GO MOBILITY by MUBIL

Mugikortasun adimenduna eta jasangarria, etorkizunerako bidea izateaz gainera, erronka handia da. TECNALIAn apustu sendoa egiten dugu hari aurre egiteko.

2022ko apirilean Go MOBILITY by MUBIL azokaren hirugarren edizioa egingo da: berriro ere, aukera paregabea izango da mugikortasun berriaren ekosistema biltzeko eta sinergia eta aukera berriak sustatzeko.

Aurrerapen teknologikoak mugikortasun adimendun eta jasangarrian

40 m2-ko stand batean izango gara, eta lau ardatz nagusitan ditugun aurrerapen teknologikoak erakutsiko ditugu:

  • Ibilgailuak: lurrekoak nahiz airekoak, eta deskarbonizazio-garapenetan eta ibilgailu konektatu edo autonomoan ardaztuak.
  • Azpiegitura adimendunak: mugikortasun-irtenbide berriak ingurune errealetan probatzeko azpiegitura garatzearen alde egiten ari garen ahaleginarekin lotuta.
  • Energia alternatiboak: arreta berezia jartzen dugu hidrogenoan, baina baita beste gai batzuekin lotutako gaietan ere, hala nola energia fotovoltaikoa, metaketa (estatikoa edo ontziratua), kargatze-azpiegitura, potentzia-elektronika elkartua, materialak, birziklatzea…
  • IKTak, ziurtapena eta saiakuntzak eta teknologia elkartuak: smart mobility lab, adimen artifiziala, zibersegurtasuna, safety, ibilgailu elektrikoa ACan eta DCan kargatzeko sistemen kalitatea ziurtatzeko aurrekualifikazioko saiakuntzak, azpiegitura adimendun eta/edo konektatuetarako komunikazio-protokoloak, etab.

Etortzeko interesa baduzu, eskatu guri gonbita. Teknologiaren arlo jakin bateko gure adituekin hitzordu bat lotu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan gure webgunearen bidez - TECNALIA.

FICOBA (Irun)

Eskatu sarrera!