Agenda

Hartu parte eta erakutsi zer egiteko gai zaren AI4ES Datathon-en

Datathon Ai4es

Eguna

2022ko azaroaren 11a - 2023ko urtarrilaren 20a

Lekua

Online

Ordua

8:00 am - 8:00 pm

Prezioa

Doan

Hartu parte hartu nazioarteko Datathon batean, eta lehiatu zure kategoriako beste parte-hartzaile batzuekin zure gaitasuna neurtzeko

Adimen artifizialaren eta datuen analisiaren arloko teknologien erabileraren arloko ikasle eta profesionalik onenen bila gabiltza, datu-bolumen handiak prozesatzea dakarten eta enpresentzat eta gizartearentzat garrantzia duten zenbait erronka ebazteko. Animatu eta hartu parte AI4ES 2022 Sarietan.

Sari horiek Datathon formatuan emango dira: onlineko lehiaketa bat, denboran mugatua. Parte-hartzaileek adimen artifizialeko eta/edo datu-zientziako teknologiak erabiltzeko dituzten gaitasunak baliatu beharko dituzte, beren sormenarekin batera, datuetan oinarritutako erronka erreal bati aurre egingo dion soluzio bat eraiki, probatu eta aztertzeko.

TECNALIAk eta CTIC, EURECAT eta ITI zentro teknologikoek osatzen dute AI4ES Cervera Bikaintasun Sarea (datuetan oinarritutako teknologia gaitzaileen bikaintasun-sarea), eta, Kataluniako Generalitateko Osasun Sailarekin eta BASF enpresarekin lankidetzan, Datathon AI4ES 2022 sariak antolatu dituzte.

AI4ES Datathon-en ezaugarriak

Parte-hartzaileak

Edizio honetan adin nagusiko pertsona fisikoek parte har dezakete, bakarka edo taldeka.

Norentzat

  • Adimen artifizialeko teknologietako ikasleak edo profesionalak.

Erronkak

Ikasle, profesional edo ikertzaileek bi erronka aukeratu behar dituzte izena ematean:

  • 1. erronka: droneek hartutako irudietan oinarrituta gaixotasunak detektatu eta kuantifikatzea laboreak babesteko

Erronka honen helburua da irudien erregresio-eredu sendo bat lantzea, nekazaritzako banakako lurzatien irudiak prozesatu eta produktu berrien errendimendu biologikoaren ebaluazio-balioa zenbatetsiko duena, laboreak babesteko.

  • 2. erronka: gaixotasun birikoen eragina eta bilakaera

Erronka honen helburua da COVID-19aren aurrerapenaren etorkizuna doitzeko/aurresateko gai diren eredu prediktiboen sorreran aurrera egitea.

Izen-ematea

  • Izena emateko epea azaroaren 25ean bukatuko da, 23:59an.
  • Ikusi Datathon AI4ES 2022ren oinarriak; haietan daude erronka bakoitzaren deskribapena eta datasetak.

Epea

Aukeratutako erronka 2023ko urtarrilaren 17a baino lehen ebatzi beharko da. Garatutako soluzioaren txosten deskribatzaile txiki bat aurkeztu beharko da, eta ahozko aurkezpen bat egin AI4ES epaimahaiari 2023ko urtarrilaren 18tik 20ra bitartean, parte-hartzaile bakoitzari esleitzen zaion slotaren arabera.

Online

Eman izena orain!