Agenda

HEALTHIO 2018: osasungintza-ekosistemaren digitalizazioa

Eguna

2018ko urriaren 16a - 2018ko urriaren 18a

Lekua

8. pabiloia, MONTJUÏC esparrua, Bartzelonako Fira

Ordua

-

Prezioa

Doan

Osasungintzaren alorreko plataforma nagusia da HEALTHIO 2018. Aurtengo ekitaldiaren helburua da azken aurrerapen teknologikoak eta soluzio berritzaileak ezagutzea, prebentziokoak eta sendakuntzakoak. Horretarako, ekitaldi berean biltzen dira pazienteak, profesionalak, ekintzaileak eta berritzaileak, azken aurrerapen medikoak erakusteko, eta bertaratzen direnen artean eztabaida eta ezagutzaren transferentzia sustatzeko.

HEALTHIOn aktiboki hartzen dugu parte, erakunde bazkide gisa, batetik, gure xedeetako bat delako mota horretako ekimenak eta ekitaldiak babestea, eta, bestetik, konpromisoa dugulako pertsonen bizitza-kalitatea hobetzen laguntzeko eta osasungintzaren abangoardian dauden berrikuntza medikoetan parte hartzeko.

Plataforma hori osasungintzako topagune bat da; han, herritarra da muina, eta ahalduntzen eta osasunaren inguruko erabakiak hartzen lagundu nahi zaio.