Naturako printzipioetan oinarrituz hirien diseinua hobetzen lagundu dezaketen hainbat soluzio eskaintzen ditu ekitaldiak, hirien behar batzuei erantzuteko: klima-aldaketara egokitzea, baliabideen kudeaketa, uraren kudeaketa, airearen eta ingurunearen kalitatea eta hiri-erosotasuna. Webinar honek hirigileak kontzientziatu nahi ditu, hiri iraunkorragoak diseinatzeko dauden aukeren ikuspegi osoa izan dezaten.
Efren Feliú TECNALIAko Klima Aldaketaren Merkatuko gerenteak naturan oinarritutako irtenbideen diseinuaren funtzio-aniztasuna eta eraginkortasuna aztertzeari loturiko zenbait esperientzia aurkeztuko ditu. Esperientzia horiek gure Klima Aldaketaren taldeak egin dituen eta egiten ari den proiektuei lotuta daude.
Informazio gehiago eta izen-ematea