Agenda

Hondakinen karakterizazioa: arrisku-maila eta zabortegian onartzea

Caracterización de Residuosesidu

Eguna

2021ko urriaren 21a

Lekua

Online

Ordua

10:30 am - 11:30 am

Prezioa

Doan

Webinar hau interesgarria da hondakinak sortzen dituzten enpresentzat, hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak sailkatzeko prozedurarekin eta hondakinok zabortegietan onartzeko betebeharrekin loturiko kontzeptuak argitzen laguntzen baitie.

  • Hondakinen sailkapenarekin eta zabortegietan onartzeko betebeharrekin loturiko lege-esparrua aztertuko da.
  • Azalduko da zer den hondakin baten karakterizazioa egitea haren arrisku-maila eta zabortegi batean onartzeko betebeharrak zehazteko, eta nabarmenduko dira laginak hartzearekin eta saiakuntza-metodologiekin loturiko zenbait alderdi.

EDUKIA:

  • Sarrera eta lege-esparrua
  • Hondakin bat arriskutsu edo ez-arriskutsu gisa sailkatzeko prozedura.
  • Zabortegian onartzeko oinarrizko karakterizazioa
  • Laginak hartzeko eta analisiak egiteko betebeharrak
  • Ondorioak

NORENTZAT DEN:

  • Galdategiak, industria kimikoak, burdingintzako enpresak, gainazal-tratamenduen enpresak
  • Hondakinen kudeatzaileak
  • Industria-hondakinak sor edo kudea ditzakeen enpresa-mota oro

GoToWebinar

Hartu lekua!