PTEC Espainiako eraikuntza-plataforma teknologikoak eta TECNALIAk sektorean parte hartzen duten erakunde guztiei lagundu nahi diete.
Eraikuntza-sektoreak berrikuntzaren arloan datozen urteetan aukera hobeak izan ditzan, Espainiako eraikuntza-plataforma Teknologikoak (PTEC) eta TECNALIAk sektorean parte hartzen duten erakunde guztiei lagundu nahi diete.
Eraikuntza-sektorerako aukerak
Hori dela eta, jardunaldi bat antolatu dugu Horizon Europe programari buruz (2021-2027rako Europako Batasuneko Ikerketa eta Berrikuntzako Esparru Programa). Inplikatutako eragile guztiek parte hartuko dute (administrazioek, enpresek, ikerketa-zentroek, aholkularitzek nahiz plataformek), eta eraikuntza-sektorerako aukerak aztertzea izango du helburu.