I. Bilbao Petronor EKO rallyan 50 ibilgailuk baino gehiagok parte hartzea espero da, denak ala denak elektrikoak eta energia alternatiboekin dabiltzanak. Ibilbideak 600 kilometro inguru izango ditu, eta Bilboko erdigunean izango ditu abiapuntua eta helmuga.
Munduan helburu hauekin egiten den probarik handienetakoa da, bai ibilbidez, bai parte-hartzaile kopuruz:
- Mugikortasun elektrikoa errealitate dela frogatu.
- Gaur egungo eta etorkizuneko ibilgailu elektriko eta hibrido entxufagarrietarako kargatze-teknologia aurreratuenen erakusleiho teknologikoa izan.
Garraioaren elektrifikaziorako zer eskaintza teknologiko dugun aurkeztuko dugu DYNACAR errepideko gure ibilgailuaren bidez: ibilgailuen era guztietako azpisistemak ingurune oso eta pertsonalizagarri batean diseinatzeko eta probatzeko aukera ematen du.
DYNACAR eta Fórmula E DS Techeetaherakusketa-gunean erakutsiko dugu, Areatzan.
Zain izango gaituzu!